Gaur egun ez da nahikoa webgune bat izatea, gune dinamikoa eta praktikoa izan behar du eta sare sozialekin integratuta egon behar du.

BK23ren lana bezeroa bere helburuak lortzeko web orririk egokiena aukeratzen laguntzea da. Orria badauka, komunikatu nahi duenarekin bat egin dezan moldatzen lagunduko dugu.

Bezeroaren neurrirako web edukiak sortzen ditugu: argazkiak, galeriak, bideoak, dokumentuak eta bezeroak nahi duen beste edozein eduki ere sortzen dugu, bai une zehatz baterako, baita webgunearen mantenu zerbitzuaren baitan.