Ekitaldi bakoitzaren antolaketa bere osotasunean lantzen dugu.

Biltzarra, aurkezpena, mintegia… ekitaldia edozein dela, lekurik egokiena bilatu eta erreserbatzen dugu zehetasun guztiak kontuan hartuz: edukiera, soinua, beharrizan teknikoak, kokapena eta bezeroak emango duen irudian eragina izan dezakeen beste edozein arlo praktiko zein estetikoa.

Hizlariak, publikoa eta komunikabideak deitzen ditugu.

Gonbidatuen gizarte programa kudeatzen dugu, laguntzaileen ardura hartzen dugu (azafatak, itzultzaileak, interpreteak, gidak…), baita beste eginbeharrekoena ere: catering, material teknikoa, dekorazioa, gidoia, aurkezlea, giroa, biltzarkideentzako materiala, errotulazioa…